104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

Iragarkia, Tafallako Udalaren hilerria egokitzeko obrak enkante bidez esleitzeko lehiaketa publikoan parte hartzeko

Tafallako Udaleko alkate andreak 2003ko uztailaren 10ean eman ebazpenaren bidez, lehiaketa publikorako deialdia iragarri da, Tafallako Udalaren hilerria egokitzeko obrak enkante bidez esleitzeko.

I._Kontratuaren xedea: Tafallako Udalaren hilerria egokitzeko obrak kontratatzea.

II._Hasierako prezioa: 53.374,76 euro, gastu orokorrak, industri mozkina eta BEZa barne.

III._Ordainketa. Esleipen prezioaren ordainketa gauzatuko da, indarra duen aurrekontuko 0.4430.622202 kontusailaren kargura.

IV._Klausula administratibo partikularren plegua, baldintza teknikoak eta proiektua interesatuen eskura daude Herritarren Arazoetarako Bulegoan, Herriko Etxeko beheko solairuan (Francisco de Navarra plaza, 5, Tafalla).

V._Parte hartzeko eskabideen aurkezpena. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 26 egun naturaleko epean, norbera erregistro orokorrera agertuta, goizeko zortzietatik arratsaldeko bi eta erdiak arte, edota posta bidez, klausula administratibo partikularren pleguko X.1. puntuan adierazi bezala.

VI._Parte hartzeko eskabide eredua. Klausula administratiboen pleguko XXXV.ean ageri da.

Tafallan, bi mila eta hiruko uztailaren hamaseian. Alkate andrea, María Teresa Mañu Echaide.

Iragarkiaren kodea: A0307557