104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A I Z K O A

Kontzejuko larreak enkantean

Kontzejuak, 2003ko uztailaren 26an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen Kontzejuko larreak errentan hartzeko enkantea arautuko duten baldintzak onestea. Hona hemen:

1. Enkantearen xedea: Aizkoako Kontzejuko larreak, bazkatoki bakarra osatzen baitute; mugak Kontzejuko lur eremu osoa dira. Aizkoako Kontzejuak larre guztien bostena gordeko du urtero adjudikatu ahal izateko, onuradun berriak agertzen badira ere.

2. Hasierako prezioa: hasierako preziotako erabiliko den kanona 4.207,08 eurokoa izanen da (700.000 pezeta), eta honela banatuko da: 2.103,54 euro urtean (350.000 pezeta) bazkatokiagatik eta 2.103,54 euro (350.000 pezeta) larreengatik. Adjudikazio bakarra eginen da; ezingo da bananduta egin. Tantoak 60 eurokoak izanen dira. Zenbateko osoa urtero igoko da, adjudikazioaren hilabeteari dagokion KPIari jarraituz.

3. Behin-behineko fidantza: enkantean parte hartu ahal izateko Mahaian hasierako prezioaren % 2 utzi beharko da behin-behineko fidantzatako; hau da, 84,14 euro.

4. Behin betiko fidantza: adjudikatu eta hamabost eguneko epean, adjudikazio hartzaileak errentamenduaren 8 urteei dagokien diru kopuru osoaren % 2 utzi beharko du fidantzatako.

5. Urteko kanona bi epetan ordainduko da; lehenengo epea, urteko zenbatekoaren % 50ari dagokiona, adjudikatu eta sei hilabetera; eta, bigarrena, geratzen den % 50, adjudikazio egunetik hamabi hilabetera.

6. Errentamenduaren epea 8 urtekoa izanen da, adjudikazio egunetik hasita.

7. Adjudikazio hartzailearen kargura izanen dira iragarkien gastuak, bai eta bazkatokiko argi eta uraren gastuak ere. Gorotza adjudikazio-hartzailearendako izanen da. Azienda ez da finketan sartuko euria egin eta 48 ordu iragan arte. Adjudikazio hartzaileak arkume bat doan emanen du kontuen egunerako.

8. Adjudikazio hartzaileak asegurua izan beharko du, sute, ekaitz eta abarrengatik sor daitezkeen kalteei aurre egiteko.

9. Enkantea ahozko posturen bidez eginen da Aizkoako Kontzejuko egoitzan, enkantearen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egun naturaleko epea iragan ondoko lehenengo larunbatean.

10. Adjudikazioak sesteo aldia izanen du.

11. Kontratua sinatu aurretik, adjudikazio hartzaileak aitorpena aurkeztu beharko du abelburuen kopurua eta osasun baldintzak betetzen dituela adierazteko.

12. Oinarri hauetan ezarrita ez dagoen orotan Herrilurren ordenantzetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legean ezarritakoari jarraituko zaio. Ordenantza horiek 1988ko martxoaren 8an onetsi zituen Kontzejuak eta 1988ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 25ean, argitaratu ziren.

13. Deialdiaren oinarriak interesatuen eskura egonen dira Aizkoako Kontzejuan.

Aizkoako Kontzejuko burua, Nieves Cia Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0307591