104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Ikastetxeak garbitzeko zerbitzurako lehiaketa

Xedea: Ikastetxe hauetako eraikinak eta instalazioak orokorrean garbitzeko zerbitzua nori eman erabakitzeko lehiaketa.

_Elizondoko "San Francisco Javier" Eskualdeko Ikastetxe Nazional Mistoa.

_Baztango Ikastola (parkeko eskola eta El Pilar ikastetxea).

Proposamenak: Ikastetxe bakoitzeko bana aurkeztuko dira, Udal honetako Erregistro Orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamar lanegunen barnean eta azken laneguneko eguerdiko hamabiak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutunazal, itxiak, ikastetxe bakoitzeko, eta barnean agiri hauek:

1. gutunazala: proposamen ekonomikoa, iragarkiaren hondarrean heldu den ereduaren araberakoa.

2. gutunazala: "Aipamenak", agiri hauekin:

a) Udal Diruzaintzan behin-behineko fidantzarako 30,05 euro sartu izana frogatzen duen gordekina.

b) Zerbitzua emateko kontratua izanez gero, langile laguntzaileei ordaindu beharreko guttieneko lansaria.

c) Gizarte Segurantzan autonomo gisa altan dagoelako ziurtagiria edo zinpeko aitorpena, zerbitzua esleitu ondoko hamar egunen barnean aurkeztuko duela.

Bertzelako zehaztasunak: lehiaketarako egin den baldintza pleguan daude eta udal idazkaritzan aztertzen ahal dira.

Baztan-Elizondon, bi mila eta hiruko uztailaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

.................. j/a. ,...........(e)ko bizilaguna, helbidea ........(e)n duena eta NAN zenbakia ........... duena, ....................... ikastetxeko (paratu zein) eraikin eta instalazioak orokorrean garbitzeko zerbitzua nori eman erabakitzeko lehiaketa izanen dela jakinda, hura egiteko hitza ematen du, Baldintza Pleguari loturik, haren berri baitu, .................... (letra eta zenbakiz) eurotan eta 2004ko ekainaren 30 artio.

(Data eta enkantegilearen sinadura).

Iragarkiaren kodea: a0307039