104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Tafallako Udaleko alkate udalburuak ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen 2003ko uztailaren 1ean:

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legeko 21.1.g) artikuluan xedatua betetzeko,

Ebatzi dut:

Lan eskaintza publiko hau onestea:

Gazteriaren arloko teknikaria. B maila. Oposizio-lehiaketa. Funtzionarioa, gizarte segurantzaren araubide orokorrekoa.

Erdi mailako teknikaria, enpresen zientzietakoa. B maila. Oposizio-lehiaketa. Funtzionarioa, gizarte segurantzaren araubide orokorrekoa.

Ingurumenzaina. C maila. Oposizio-lehiaketa murriztua. Funtzionarioa, gizarte segurantzaren araubide orokorrekoa.

Udaltzaingoko kaporala. C maila. Oposizio-lehiaketa murriztua.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan, eta ohartarazten erabakiaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo,

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Tafallan, bi mila eta hiruko uztailaren lehenean. Alkate andrea, María Teresa Mañu Echaide. Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: A0307044