104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Plantilla organikoa behin betiko onetsirik

Udalak, 2003ko apirilaren 15ean egindako osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zituen Miranda-Argako Udaleko eta Virgen del Castillo Zaharretxea erakunde autonomoko plantilla organikoak. Hasierako onespenaren iragarkia 2003ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 28an.

Jendaurreko epea inolako alegaziorik gabe iragan denez, aipatu plantillak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Miranda-Argako Udaleko eta Virgen del Castillo Zaharretxea erakunde autonomoko plantilla organikoekin batera. Orobat, adierazten da honen aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daitekeela, aukeran:

Berraztertzeko errekurtsoa, Miranda-Argako Udalari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik; edo, bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

MIRANDA-ARGAKO UDALA

Funtzionarioen plantilla organikoa

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Osagarriak: (1) (3) _% 45_. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako menpeko langilea. Kopurua: 1. Maila: E. Osagarriak: % 15 (19/95 Foru Dekretua). Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Funtzionarioen zerrenda

Gamboa Baztán, Alfonso Carlos. Maila: A. Gradua: 4. Lanpostua: idazkaria.

Ibáñez López, Benito. Maila: E. Gradua: 4. Lanpostua: zerbitzu anitzetako menpeko langilea.

Lan kontratudun finkoen plantilla organikoa

Zerbitzu anitzetako ofiziala. Kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: A) % 0,5, Monte Bajoko finkako uzta. Arduradun eginkizunetan aritzeagatik emandako % 10eko osagarria deuseztatu da eta zenbateko hori ordainsarian sartu. Lan baldintzak: lanaldi osoa.

Lan kontratudun finkoen zerrenda

Esteban Murugarren, Antonio. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako ofiziala. Egoera: jardunean, lanaldi osoa. (Jaioteguna: 1944-10-07. Laborantzako peoi moduan hasi zen eguna: 1971-06-01. Zerbitzu anitzetako ofizial izatera pasa zen eguna: 1997-09-01).

Aldi baterako lan kontratudunen plantilla organikoa

Administrari laguntzailea. Kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: % 15. Lan baldintzak: lanaldi jarraia.

Udal eraikinen garbitzailea. Kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan baldintzak: astean 29 ordu.

Zerbitzu anitzetako ofiziala. Kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan baldintzak: lanaldi osoa.

Aldi baterako lan kontratudunen zerrenda

Elizalde Flamarique, Montserrat. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Egoera: lanpostua bete arte.

Iradiel Ibáñez, María Carmen. Lanpostuaren izena: udal eraikinen garbitzailea. Egoera: lanpostua bete arte.

Laparra Iradiel, Angel María. Udalaren parkeak, zuhaitzak, lorategiak eta berdeguneak zaintzeko arduraduna. Lan baldintzak: lanaldi partziala.

Lan-kontratudun finkoen lanpostu hutsak

Garbitzailea. Kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan baldintzak: lanaldi partziala. Garbiketako lan-hitzarmenaren esanetara.

Lan eskaintza

Garbitzailea. Kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lan baldintzak: lanaldi partziala. Garbiketako lan-hitzarmenaren esanetara.

MIRANDA-ARGAKO VIRGEN DEL CASTILLO ZAHARRETXEA

Aldi baterako lan-kontratudunak

1._Zuzendaria, lanaldi osokoa, ondoko eginkizunekin: "Zaharretxeko lanpostuen beharra eta edukia ikertzea, zuzendariaren beraren lanpostua barne, eta horren gaineko txostena egitea; zentroa kudeatzeko egon daitezkeen hautabideen gaineko txostena egitea eta zentroaren egoera ekonomiko-finantzarioa ikertzea, Zaharretxeak duen defizita zuzentzeko asmoarekin". Zuzendariaren lanpostuak aldi baterako izaera izanen du. Aurretik aipatu xedea betetzea lortu nahi da lanpostu horren eginkizunen bidez. Kontratazioa obra edo zerbitzurakoa da, urtebete ingurukoa, 6 hilabeteko probaldiarekin.

2._O.L.T.: lanaldi osokoa.

3._Sukaldariak: bi lanpostu, bakoitza astean 25 ordukoa izanik.

4._Zaintzaileak: Zazpi lanpostu (7) lanaldi osokoak eta bost (5) lanaldi erdikoak. Finkatu egin dira geroan izan daitezkeen lanpostu hutsak betetzeko eta ordezkapenak egiteko ordenak.

Lan kontratudunen zerrendak

1._Zuzendaria: Tello Domínguez de Vidaurreta, Cristina. Bitarteko kontratua.

2._O.L.T.: Flamarique Alfaro, Irene. Bitarteko kontratua.

3._Sukaldariak:

a) Bozal López, Montserrat: borondatezko eszedentzian dago, lanpostuaren erreserbarekin. López Urman, Victoria Eugenia: urtebeterako eszedentzian dagoen sukaldariaren lanpostua betetzen ari da.

b) Ibáñez Echarri, María Carmen. Bitarteko kontratua.

4._a) Lanaldi osoko zaintzaileak:

García Elorz, María Pilar.

Ibáñez Beruete, Alvaro: borondatezko eszedentzian dago, bi urterako, lanpostuaren erreserbarik gabe.

Bozal López, Aránzazu.

Iradiel Ibáñez, Teresa: nahitaezko eszedentzian.

Virto Tápiz, María Carmen.

González García, María Lourdes: urtebeterako eszedentzian dago, familiako adindu bat zaintzeagatik.

Ibáñez Argaña, María Visitación.

Guevara Ibáñez, Sonia: bitarteko gisa dago, Alvaro Ibáñez Beruete jaunaren lanpostuan, hura eszedentzian baita.

Ibero Pérez, Ana María: Teresa Iradiel Ibáñez andrearen lanpostuan, hura nahitaezako eszedentzian baita.

Río (del) Artaso, Amaya: María Lourdes González García andrearen lanpostuan, hura eszedentzian baita.

b) Lanaldi erdiko zaintzaileak:

Luquin Suescun, Virginia.

Vidarte Romano, Cristina.

Zabaleta Ibero, Silvina.

Sesma Alcalde, Amaya.

Sesma Gil, Benita Flor.

Kontratuak ostalaritzako lan-hitzarmenaren esanetara egin dira eta lanpostuak behin betiko bete arteraino izenpetu dira.

Miranda-Argan, bi mila eta hiruko uztailaren lauan. Alkate andrea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0307050