104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betiko onetsirik

2003ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 28an, 2003ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenari buruzko iragarkia argitaratu zen. Aurrekontu horretan sartzen dira, bai entitateari berari dagokiona, bai eta Miranda-Argako Virgen del Castillo Zaharretxeko erakunde autonomoarena ere. Orobat, espedientean biltzen dira bi aurrekontu horiek betearazteko oinarriak ere.

Jendaurreko epea aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jotzen dira bai aurrekontua, bai eta hura betearazteko oinarriak ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hortaz, aipatu Foru Legearen 277.1 artikuluan ezarritakoan oinarrituz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena:

UDALAREN AURREKONTUA

GASTUAK:

1) Langileen gastuak: 260.754,86 euro.

2) Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 366.328,42 euro.

3) Finantza-gastuak: 26.204,12 euro.

4) Transferentzia arruntak: 28.959,60 euro.

6) Inbertsio errealak: 1.854.183,97 euro.

8) Finantza-aktiboak: 1.787,78 euro.

Gastuak, guztira: 2.538.218,75 euro.

DIRUSARRERAK:

1) Zuzeneko zergak: 167.447,24 euro.

2) Zeharkako zergak: 18.030,36 euro.

3) Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 31.599,34 euro.

4) Transferentzia arruntak: 291.634,17 euro.

5) Ondareko eta herrilurren aprobetxamenduetako dirusarrerak: 185.579,18 euro.

6) Inbertsio errealak besterentzea: 10.938,42 euro.

7) Transferentziak eta bestelako dirusarrerak, kapital gastuak finantzatzekoak: 502.046,96 euro.

8) Finantza-aktiboak: 350,00 euro.

9) Finantza-pasiboak: 1.330.593,08 euro.

Dirusarrerak, guztira: 2.538.218,75 euro.

I. ERANSKINA

VIRGEN DEL CASTILLO ZAHARRETXEA ERAKUNDE AUTONOMOA

GASTUAK:

1) Langileen gastuak: 272.504,38 euro.

2) Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 78.758,10 euro.

3) Finantza-gastuak: 205,00 euro.

4) Transferentzia arruntak: 2.331,25 euro.

6) Inbertsio errealak: 4.992,63 euro.

Gastuak, guztira: 358.791,36 euro.

DIRUSARRERAK:

3) Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 212.548,92 euro.

4) Transferentzia arruntak: 144.739,92 euro.

5) Ondareko eta herrilurren aprobetxamenduetako dirusarrerak: 300,51 euro.

7) Transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 1.202,01 euro.

Dirusarrerak, guztira: 358.791,36 euro.

Miranda-Argan, bi mila eta hiruko uztailaren lauan. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0307041