104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2003ko aurrekontu orokor eta bakarreko 1. aldaketa hasiera batez onetsita

Jurramendiko Mankomunitateak, 2003ko ekainaren 27an Lizarrako Udalaren bilkura aretoan egin batzar orokor arruntean, besteak beste entitatearen 2003ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa hasiera batez onestea erabaki zuen, legeek agindutako quoruma izanik.

Espediente administratiboa interesatuen eskura egonen da Entitatearen idazkaritzan, 15 eguneko epean egon ere, hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276. artikuluak ezartzen duenari jarraituz. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsirik geldituko da, aipatu epea iragandakoan.

Lizarran, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita hamarrean. Mankomunitateburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0307042