104. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

263/2003 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Idazkaritza eta Dokumentazio Bulegoko buru Emilia Valencia Vides izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez. Izendatuek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute nahitaez.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Emilia Valencia Vides andrea izendatzea, bitarte baterako, Idazkaritza eta Dokumentazio Bulegoko buru, Toki Administrazioko Idazkaritza Teknikoko Kudeaketa Administratibo Orokorraren Atalaren menpean.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru Agindu honen berri ematea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileri Zerbitzuari, Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Teknikoari eta Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Zerbitzuari, eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko uztailaren hamazazpian._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: A0307772