103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BEINTZA-LABAIEN

2003ko aurrekontua behin betiko onetsirik

2003ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen, apirilaren 4an, Beintza-Labaiengo Udalaren 2003ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea erreklamazio edo alegaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jo da. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Legearen 276. artikuluari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 277.1 artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da 2003ko aurrekontu bakarraren laburpena:

GASTUAK:

1._Langileen soldatak: 21.671,10 euro.

2._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 66.072,80 euro.

3._Transferentzia arruntak: 35.484,10 euro.

6._Inbertsio errealak: 355.150,35 euro.

Gastuak, guztira: 478.378,35 euro.

DIRUSARRERAK:

1._Zuzeneko zergak: 31.715,00 euro.

2._Zeharkako zergak: 2.000,00 euro.

3._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 9.723,19 euro.

4._Transferentzia arruntak: 73.053,79 euro.

5._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 166.985,00 euro.

7._Transferentziak administrazio orokorretik toki entitatera: 194.901,37 euro.

Dirusarrerak, guztira: 478.378,35 euro.

Beintza-Labaienen, bi mila eta hiruko ekainaren lauan. Alkatea, Francisco J. Vértiz Erasun.

Iragarkiaren kodea: A0306060