103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Asotsei buruzko ordenantza. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak Asotsei buruzko udal ordenantza onetsi zuen hasiera batez 2003ko otsailaren 28ko bilkuran. Onesteko erabakia 2003ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 4an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da, Udalak 2003ko maiatzaren 22ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Orkoienen, bi mila eta hiruko ekainaren hogeita lauan. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

ASOTSEI BURUZKO UDAL ORDENANTZA

1. Zaratak edo dardarak sorrarazten dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoak ezarri zituen 135/1989 Foru Dekretua aplikatzerakoan, etxebizitzen edo eskolen eremuak (lantegirik edo trafiko handirik gabekoak) izanen dira Orkoiengo Arau Subsidiarioen arabera etxebizitzetarako erabilera baimendua duten eremuak oro.

2. Etxebizitzen eremu horretan, gauez, kanpoan 40 dbA-ko soinu-maila baino handiagoa sortzen duten jarduera edo instalazioek ezin dute jardun.

3. Hondoko soinu mailak maila hori gainditzen duenean, Udalak, salbuespen gisa, muga hori gainditzeko baimena ematen ahalko du, baldin eta igoera horrek ez badu eragozpenik sortzen.

Iragarkiaren kodea: A0306570