103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturiko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan eta 135. artikuluan aurreikusiriko jakinarazpena egitea, alegia, Manuel Fernández González jaunari Abereen Osasunari buruzko Foru Legea hausteagatik zehapena ezartzen dion 125/2002SA espedientearen ebazpenari buruzkoa. Beraz, indarra duen Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatutakoa betetzen da honen bidez.

"EBAZPENA, 2003ko martxoren 10ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana, Abereen Osasunari buruzko Foru Legearen kontrako arau-hauste bat egiteagatik Manuel Fernández González jaunari zehapena ezartzen diona.

Ikusirik, Urdazubiko Guardia Zibileko Sepronak 2002ko uztailaren 6an jarritako salaketaren ondorioz, Manuel Fernández González jaunari irekitako 125/2002SA zehapen espedientea.

Gertakariak

Lehendabizikoa._2002ko uztailaren 6an, Iruñeko ferien inguruan, BI-4357-AW matrikulako ibilgailuan, zaldi aziendako abelburu baten garraioa egin zen, ibilgailua desinfektatzeko ziurtagiria izan gabe, gidaria jabea bera zela, Manuel Fernández González jauna, alegia.

Bigarrena._2002ko urriaren 7ko Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea ireki zitzaion Manuel Fernández González jaunari, 36.720.655-M NAN duenari, Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea ustez hausteagatik, eta 120,20 euroko isuna proposatu zen.

Hirugarrena._Ebazpen honen jakinarazpena eta Karguen Plegua jasotzeari uko egin zion interesatuak, ez baitzituen bere gain hartu nahi izan; beraz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.3 artikuluaren arabera, jakinarazpenaren tramitea betetzat ematen da.

Zuzenbide oinarriak

Abereen osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 24. artikuluko 3. idatz-zatian ezarrita dagoenez, animalia garraioan ibiliko diren ibilgailuek desinfektatuta behar dute egon, baita desintsektatuta ere, horren beharrik bada, araudiak dioen moduan, abere talde bakoitza garraiatu aurretik eta ondotik, eta hori agiri bidez beharko da frogatu. 1955eko otsailaren 4ko Epizootien gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan zehazten da nolakoa den desinfekzio hori.

Bigarrena._Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.3 artikuluak ezartzen du ezen, interesatuak edo beraren ordezkariak uko egiten dionean egintza administratibo baten jakinarazpenari, uko hori espedientean jaso behar dela, bai eta jakinarazten saiatzean izandako gorabeherak ere, eta, tramitea egindakotzat emanik, aurrera eginen duela prozedurak.

Azaldutakoa kontuan harturik, interesatuak jaso baitu zehapen-espedientea hasi izanaren jakinarazpena eta karguen plegua 2002ko urriaren 15ean, eta bere gain hartu nahi izan ez dituenez, ez eta alegaziorik aurkeztu ere 369/1997 Foru Dekretuko 5.1. artikuluak ezartzen duen 15 egun balioduneko epean.

Hirugarrena._Foru lege horren 54.7.f) artikuluan ezartzen da arau-hauste arina dela aziendaren zirkulazio eta garraiorako higienea bermatzen duten baldintzak ez betetzea, eta 58. artikuluko 1. idatz-zatian, arau-hauste arinei 120,20 eurotik 601 eurora bitarteko isuna dagokiela.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Manuel Fernández González jaunari, 36.720.655-M NAN duenari, 120,20 euroko isuna jartzea Abereen Osasunari buruzko Foru Legearen kontra egindako arau-hauste arinarengatik, abere garraioan erabilitako ibilgailuak desinfekzio ziurtagiria edo adierazpena ez izateagatik.

2. Ezarritako isuna % 30 murriztuko da, 369/1997 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

_Isunaren gainerako zatia gehienez ere hilabeteko epean ordaintzea, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

_Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Aipatu murrizketa nahi izanez gero, interesatuak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren egoitzara agertu beharko du, Abere Osasuneko Atalera, (Tutera kalea, 20-behea; Iruña), non ordain-gutuna emanen baitzaio orain igorritakoaren ordez, eta horrekin batera kenkaria lortzeko dokumentazioa.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordainduko da, ordain-gutun ofizialaren bidez, ebazpen hau administrazio bidean irmo bilakatu eta hilabetea igaro baino lehen, epe horretan administrazio errekurtsorik aurkeztu ez bada, edo jarritako errekurtsoa ezetsi bada. Epe hori bukatuta, premiamendu bidez kobratuko da. 2002tik 2003ra luzatutako gastuen aurrekontuko 71320-11000-3910-000000 kontusailean eginen da ordainketa.

4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen hau jakinaraztea espedientatuari, salatzaileari eta Departamentuko Ekonomi Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko martxoaren hamarrean._Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Francisco Javier Enériz Olaechea".

Iragarkiaren kodea: C3172065