103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da,, ingurumenaren arloko arautegia hausteagatik, Luis Goñi Olías jaunaren aurka irekitako 416/02 zehapen espedientea ebazten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua.

531 FORU AGINDUA, 2003ko apirilaren 3koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Luis Goñi Olías jaunari (15.324.151-X NANa) zehapena ezartzen diona, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen aurkako arau-hauste bategatik.

Ikusirik 416/02 espedientea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak urriaren 25ean emandako 1638/2002 Foru Aginduaren bitartez Luis Goñi Olías jaunaren aurka irekia, 24 karramarro seinaledun harrapatzeagatik, gauaz, esku-argiz eta arrantzarako baimenik gabe, arrantza horretarako debekua ezarritako errekan, 2002ko abuztuaren 2an Foruzaingoak egindako salaketaren ondorioz.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 2003ko otsailaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (25. zk.) argitara eman dira Luis Goñi Olías jaunari zehapen-espedientea irekitzeko Foru Agindua eta dagokion Karguen Plegua.

Karguen Pleguan alegazioak aurkezteko eman den 15 eguneko epea iraganik, salatuak alegazio-idazkirik aurkeztu ez duenez, bidezko da administrazio zehapen prozedurari segida ematea, eta karguen plegua bere horretan uztea. Horregatik ezartzen zaio Luis Goñi Olías jaunari 721'22 euroko isuna, 2/1993 Foru Legeko 120.8 y 120.23 artikuluen aurkako bi arau-hauste larri eta lege horrexetako 119.11 artikuluko arau-hauste arin batengatik. Halaber, kentzen zaio arrantza egiteko baimena edo, kasua bada, hura lortzeko debekua ezartzen zaio urte beterako.

Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Luis Goñi Olías jaunari (NANa: 15.324.151-X), 721'22 euroko isuna ezartzea (300'51 euro arau-hauste larri bakoitzarengatik eta 120'20 euro arinarengatik) eta arrantza-baimena edo eskuratzeko gaitasuna kentzea urte beterako, egindako arau-hausteengatik, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122. a) eta b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

Pertsona desgaituak bere baimena utzi beharko du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean (Alondegi kaleko 1, 1. solairua) edo, bestela, bere etxetik hurbilen duen Guardia Zibilaren Kuarteleko Komandantzian. Zehapena administrazio bidean irmo bihurtzen den egunaren biharamunean hasiko da desgaitzealdia.

2. Aipatu foru lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, foru agindu hau jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, hala nola tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan agertu beharko du, Administrazio Kontrolaren Atalean, hain zuzen (Alondegi kalea 1, 2. solairua). Han, ordain-gutuna emanen diote orain bidaliko denaren ordez eta murrizketa lortzeko agiriak emanen zaizkio.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain-gutun ofizialaren bidez, foru agindu hau administrazio bidean irmoa egiten den egunaren biharamunean hasi eta hamabost egun igaro baino lehen. Epe hori igarota, premiamendu bidez kobratuko da.

4.º Hartutako tresnak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude. Arau-hausleak berreskuratzen ahalko ditu, isuna eta erreskateko 18,03 euro ordaindu eta gero, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat. Lege horrek Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen.

6. Foru agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan. Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hiruan._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0306254