103. ALDIZKARIA - 2003ko abuztuaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

366/2003 FORU AGINDUA, abuztuaren 1ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, 2003/2004 ikasturterako, ikastetxe batzuetarako jantoki zerbitzuak lehiaketa publikoaren bidez kontratatzea xedatzen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du, 2003/2004 ikasturterako, ikastetxe publiko batzuetarako jantoki zerbitzuak lehiaketa publikoaren bidez kontratatzeko.

Modalitatea: lehiaketa publikoa.

Kontratuen xedea: Agoizko H.L.H.I.P./D.B.H.I., Berriozarko H.L.H.I.P./D.B.H.I., Beteluko H.L.H.I.P., Cascanteko H.L.H.I.P. eta Otsagabiko H.L.H.I.P./D.B.H.I.ko jantoki zerbitzuaz arduratzea, 2003-2004 ikasturterako.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren eta agindu teknikoen pleguetan ageri direnak. Agiriok jatorrizkoak edo notarioak zein administrazioak kautotutako kopiak izanen dira.

Proposamenak aurkeztea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamaseigarren egun naturaleko 14:30 arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbideko 2an), Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalean, z.g.) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz.

Eskaintzak noiz irekiko diren: jendaurreko ekitaldian, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusian (Iruñeko Santo Domingo kalean, z.g.), lizitazioaren irgarkia prentsan argitaratzean adierazten den egunean.

Pleguak eta proposamen ekonomikoaren eredua: lizitatzaileen eskura daude Hezkuntza Departamentuan (Zerbitzu Osagarrien Bulegoan), Iruñeko Santo Domingo kalean, z.g.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren lehenean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0307689