III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A L B A R R A
Laguntza teknikoaren kontratua adjudikaturik
Kontratazioari buruz aplikatzekoa den araudian ezarritakoa betez, aditzera ematen da 2002ko maiatzaren 17an egin bilkuran kontratu hau adjudikatu zela:
Xedea: hondakin urak arazteko, sareak berritzeko eta zolaketarako obren proiektuaren prestaketa eta zuzendaritza lanak.
Prozedura: lehiaketa irekia.
Prezioa: 30.407,07 euro.
Adjudikazio-hartzailea: Contec Ingenieros, S.L., Lizarrakoa (Nafarroa).
Galbarran, bi mila eta biko maiatzaren hogeita lauan. Alkatea, Miguel Angel Landa.
Iragarkiaren kodea: A0206301