97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S U B I T Z A

E D I K T U A

Subitzako Kontzejuak, 2002ko otsailaren 15ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen Katastroko 7. poligonoko 602. lurzatiko 2.354 metro karratu, herrilurretakoak, hasiera batez desafektatzea, ondoren herriguneko 850 metro karraturekin trukatzeko, bertan Kontzejuaren zerbitzuetarako eraikin bat egin nahi baita.

Aditzera ematen da, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Subitzan, bi mila eta biko otsailaren hamabostean. Kontzejuko burua, Iñaki Larraya.

Iragarkiaren kodea: A0206244