97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

UAR-14 eta UAR-15 unitateak urbanizatzeko proiektua hasiera batean onetsirik

Milagroko Udalak, 2002ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki hau hartu zuen:

9. Hasiera batean onestea UAR-14 eta UAR-15 unitateak urbanizatzeko proiektua, Eduardo Callejas Cerverak eta bertze batzuek sustatua.

Eduardo Callejas Cerverak eta bertze batzuek Milagroko Arau Subsidiarioetako UAR-14 eta UAR-15 unitateak urbanizatzeko proiektua aurkeztu dute.

Udal arkitektoaren txostenaren berri eman da, eta adostasunekoa bada ere, urbanizazio proiektuaren sustatzaileek kontuan hartu beharreko determinazioak ditu.

Idazkariak jakinarazi du ezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119. artikuluak xedatu bezala, urbanizazio proiektua Udalak onetsi behar duela hasiera batean eta jendaurrean egon hamabortz egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta eguneroko prentsan paraturik, eta, jendaurreko aldian zer gertatzen den, Udalak behin betikoz onetsiko duela, bidezko bada. Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta alegazioak aurkez daitezen.

Milagron, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkatea, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0206237