97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik, UAI-2 unitatean

Milagroko Udalak, 2002ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki hau hartu zuen:

7. Hasiera batean onestea Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, UAI-2 unitatean, Alimenco, S.A.k sustaturik.

Alimenco, S.A.k Arau Subsidiarioetako UAI-2 unitatean aldaketa puntuala egiteko eskaria aurkeztu du, AINgo Idoya Uriarte andreak prestaturiko proiektuari jarraikiz. Haren bidez, hau nahi da:

-UAI-2 unitatea banatu, Alimenco, S.A. eta Vega Mayor, S.A. enpresen instalazioak bi unitatetan bereizteko: UAI-2A eta UAI- 2B, hurrenez hurren.

-Alimenco, S.A. enpresaren egungo eraikinak hirigintzako araudiari egokitu.

-Hiri lurzoruaren muga eta unitateko eraikigarritasuna handitu, egungo instalazioak handitu ahal izateko.

Udal arkitektoaren txostena adostasunekoa da.

Idazkariak jakinarazi du prozedura Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluak arautzen duela. Udalak hasiera batean onetsi ondoan, hilabetez jendaurrean paratu behar da, iragarkia argitaratuz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta eguneroko prentsan. Alegaziorik baldin bada, horiek ebatzita, Udalak behin-behinekoz onetsiko du eta Lurraldearen Antolamenduaren Departamentura igorriko du, behin betikoz onets dadin.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta alegazioak aurkez daitezen.

Milagron, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkatea, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0206235