97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

UAI-9 unitatearen mugapenaren aldaketa hasiera batean onetsirik

Milagroko Udalak, 2002ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki hau hartu zuen:

6. Hasiera batean onestea UAI-9 unitatearen mugapenaren aldaketa, Construcciones Gómez y Los Arcosek sustaturik.

Construcciones Gómez y Los Arcosek industriarako UAI-9 jarduKeTa unitatearen mugapenaren aldaketa egiteko eskaria aurkeztu du, Juan Luis Sánchez Salvador arkitektoak prestaturiko proiektuari jarraikiz. Haren bidez, delako unitatea bitan banatu nahi da, UAI-9 (A) eta UAI-9 (B), hiri kudeaketa eta garapena errazteko asmoz, alde honen ezaugarriei egokituz (jabeak, hirigintzako azalerak, etab.).

Udal arkitektoaren txostena adostasunekoa da.

Idazkariak jakinarazi du prozedura Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 146. artikuluak arautzen duela, hau baitio: "Gauzatze unitateak mugatzea, eta planeamendu lehendik mugatuak aldatzea, ofizioz erabakiko da edo partikular interesatuek hala eskatuta udalak erabakiko du, aurrez hasierako onespen tramiteak eta hamabost eguneko jendaurrealdiarenak bete direlarik".

Argitara ematen da orok jakin dezan eta alegazioak aurkez daitezen.

Milagron, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkatea, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0206234