97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Armarriaren aldaketa

Kontuan hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22. artikuluan ezarritakoa, eta Etxarri-Aranazko Udalak 2002ko maiatzaren 22ko osoko bilkuran hartu erabakia -bertan armarri ofiziala aldatzeko tramiteak abiarazi baitziren-, aurkeztutako proposamen hori jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea Udaleko bulegoetan dago aztertu nahi dutenen eskura. Proposamenak edo alegazioak aurkezteko epea aipatutakoa izanen da.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkatea, Fernando Flores.

Iragarkiaren kodea: A0206293