97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Larrainondo alderdiko birzatiketa proiektua behin betiko onetsita

Udalak, 2002ko apirilaren 26an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

"Ikusirik Larrainondo alderdiko birzatiketa proiektuari buruzko espedientea, osoko bilkurak 2002ko otsailaren 8an hasiera batez onetsitakoa, eta kontuan hartuz jendaurreko aldia haren aurkako alegaziorik gabe iragan dela, Hirigintzako Kudeaketari buruzko Erregelamenduaren 110 eta 111. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, Udal honek

Erabaki du:

1. Behin betiko onestea Larrainondo alderdiko birzatiketa proiektua, Construcciones Basilio Ondarra, S.L.k sustatua.

2. Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta izan daitezkeen jabe ukituei.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Lakuntzan, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian. Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: A0206291