97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

615/2002 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Oronozko eta Orabidea-Askapeko sarbideak (Mugairi) hobetzea, Baztandik barnako Iruña-Frantzia errepidean" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta jendaurrean jartzen duena.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak proiektu hau egin du: "Oronozko eta Orabidea-Askapeko sarbideak (Mugairi) hobetzea, Baztandik barnako Iruña-Frantzia errepidean". Proiektu horren arabera, funtsean, gurutzagune bakar batean bilduko dira Orabidera joateko egungo bidegurutzea eta oraingo N-121-B errepideak eta egiten ari diren Mugairiko saihesbideak sortuko dutena.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak adierazi du lan horiek egiteko, alde batetik, lurrak okupatu behar direla eta, bestetik, zerbitzu batzuk aldatu. Horregatik proposatu du lehenik proiektuari onespen teknikoa ematea eta jendaurrean jartzea, obrek ukituko dituzten ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

Horrenbestez, aipatu Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandakoez baliaturik, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. Onespen teknikoa ematea oinarrizko proiektu honi: "Oronozko eta Orabidea-Askapeko sarbideak (Mugairi) hobetzea, Baztandik barnako Iruña-Frantzia errepidean". 2. Proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda (eranskinean) jendaurrean jartzea 20 egun baliodunez, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Bide eta Eraikuntza Zerbitzuan eta Baztango Udalean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpena jakinaraztea Baztango Udalari, zeini lurzatien planoen kopia igorriko baitzaio, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala) eta Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari (Obren II. Atala), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

ORONOZKO ETA ORABIDEA-ASKAPEKO SARBIDEAK (MUGAIRI) HOBETZEA, BAZTANDIK BARNAKO IRUÑA-FRANTZIA ERREPIDEAN

Ukituriko ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

BAZTANGO UDALERRIA

1 BAZTANGO UDALAREN HERRILURRA. ELIZONDO P3105000H 3.464,16 8 165 HARIZTIA

2 BAZTANGO UDALAREN HERRILURRA. ELIZONDO P3105000H 2.181,53 9 334 HARIZTIA

3 BAZTANGO UDALAREN HERRILURRA. ELIZONDO P3105000H 168,09 9 110C HARIZTIA

4 BAZTANGO UDALAREN HERRILURRA. ELIZONDO P3105000H 378,74 9 110A HARROBIA

5 BAZTANGO UDALAREN HERRILURRA. ELIZONDO P3105000H 1.657,49 9 333A HARIZTIA

6 INDABERE LARREGUI, ELENA 15.818.885 1.668,82 9 109A BELARDIA

7 INDABERE LARREGUI, ELENA 15.818.885 1.763,65 8 166 BELARDIA

Iragarkiaren kodea: A0207310