97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Salaketen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen kontrako arau-hausteengatik Alkatetza honi aurkeztu zaizkion salaketa batzuk, beheko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerakoetan xedatutakoarekin bat etorriz:

Jabea: Carlos Ruiz Osambela. Matrikula: NA-6002-AT. Tokia: Real, 87 (Caja Rural). Eguna: 2002-02-14. Ordua: 12:10. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: ZEO 91.2.m.7. Espedientea: 06/02.

Jabea: Armando Ansó Baigorri. Matrikula: NA-2019-AH. Tokia: Real, 30. Eguna: 2002-03-31. Ordua: 19:25. Zenbatekoa: 30,05 euro. Arau-haustea: ZEO 91.2.l. Espedientea: 15/02.

Argitalpen honek salaketaren jakinarazpenaren ondorioak ditu eta haren aurka honela jardun daiteke:

a) Alkatetzari idatziz alegatzea, hamabost egun balioduneko epean alegatu ere, nork bere defentsarako egokia ikusten duena, betiere Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 79. artikuluari jarraikiz, eta egoki juzgatzen diren frogak aurkeztea edo haien gaineko proposamenak egitea.

b) Isuna ordaintzea, hamar egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, ehuneko 30 merkeago, salbu eta isun motagatik beherapen hori ez badagokio.

1398/93 Errege Dekretuaren 13.2) artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, arestian aipatu epearen barrenean honako idazkiari alegaziorik egiten ez bazaio, prozedura abiarazte hau ebazpen proposamentzat har daiteke.

Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetarako, azken honi eskatzen zaio gidaria nor den esan dezala hamabost egun balioduneko epean. Horretarako Udalaren erregistro orokorrean idatzi bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izena eta bi deiturak, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik, zehapena berrogeita hamar mila pezetarainokoa izan daitekeelarik; hori guztia indarrean dagoen Trafikoari buruzko Legearen 72.3 artikuluan xedatutakoaren babesean.

Arguedasen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: a0206087