97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A G O I T Z

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren izendapena

Udal honek, 2002ko maiatzaren 23ko osoko bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zuen:

1.-Ikusirik izendapen proposamena, Udal honetako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko deialdiko epaimahai kalifikatzaileak aurkeztua, 2001eko 99. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 15ean argitaratua, eta proposatutako izangaiak deialdiko 9.2 atalean eskatu agiriak aurkezturik, aho batez erabaki da:

a) Andrés Aquerreta Apesteguía jauna zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea, lan kontratudun finko gisa eta lanaldi osoarekin, E mailakoa, horretarako oposizio- lehiaketan puntuaziorik altuena lortu duelako.

b) Izendapen hau iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

c) Izendapena interesatuari igortzea, jabetza har dezan.

Agoitzen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: a0206086