97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Auto-taxien zerbitzu publikoaren erregelamendua hasiera batez onetsirik

Udalak, 2002ko apirilaren 30ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Ikusirik Doneztebeko auto-taxien zerbitzu publikoaren erregelamendurako proiektua, espedientean baitago.

Udal Administrazioaren Batzordearen 2002ko apirilaren 30eko proposamenarekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Udalak, aho batez (sei boto aldekoak), hots, legeak eskatu gehiengoa izanik:

Erabaki du:

Lehenbizi.-Hasiera batez onestea da Doneztebeko auto- taxien zerbitzu publikoaren erregelamendua.

Bigarren.-Espedientea ikusgai egonen da Udaleko idazkaritzan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkez ditzaten, beharrezkotzat jotzen badituzte.

Donezteben, bi mila eta biko maiatzaren hiruan. Alkatea, Miguel San Miguel.

Iragarkiaren kodea: a0206004