97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Udal honetako alkate udalburuak, 2002ko maiatzaren 27ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen 22. exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuen eta jarduketa oinarrien proiektua, Inmaculada Aragón Terroba andreak, Fontellas Residencial, S.L. ordezkatuz sustatua. Unitate hori Tuterako HAPOko 7. unitate integratuko 4B banaketa eremuan dago. Proiektua 2002ko otsailaren 26ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0206183