97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R I B E R R I

E D I K T U A

Udal honek, 2002ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen A.P.A.-4ko xehetasun azterlana, Alberto Goya Escudero jaunak eta Inmaculada Ibero Garde andreak sustatua, jendaurrean egon den aldian ez baita haren aurkako alegazio eta erreklamaziorik aurkeztu.

Erriberrin, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: A0206182