97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R T E S

2001eko aurrekontu luzatuko aldaketak hasiera batez onetsita

Herri honetako Udalak, aurtengo apirilaren 13an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen espediente hauei buruzko aurrekontuko aldaketak:

3/03 espedientea. Ur zerbitzurako ibilgailua erosteko: 1.174,07 euro.

4/02 espedientea. Kontsignazio kuota osatzeko, funtzionarioen montepioarendako: 11.047,16 euro.

5/02 espedientea. Ureztatzeko uraren kanonaren zenbatekoa osatzeko: 34.910,48 euro.

6/02 espedientea. Hilerriko bidearen obrak egiteko: 235.680,89 euro.

7/02 espedientea. 0-3 urte bitarteko ikastetxearen obrak egiteko: 55.685,79 euro.

8/02 espedientea. Ura tratatzeko plantarako dosifikazio automatikorako ekipoa: 14.800 euro.

Eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.ean ezarritakoarekin bat, espedienteak jendaurrean egonen dira hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesa duten herritarrek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Cortesen, bi mila eta biko apirilaren hamalauan. Alkatea, Ismael Miñés Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0206929