97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Taxi ibilgailurako udal lizentzia esleitzea

18/2002 Ebazpena, maiatzaren 16koa, Buñuelgo Udaleko alkate udalburuak emana. Ebazpen honen bidez onetsi egin da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, auto-taxi lizentzia bat lehiaketa bidez esleitzeKO deialdian, bidaiarien hiriarteko garraio zerbitzua emateko, alokatzeko ibilgailu arinetan, gidari eta guzti baina taximetrorik gabe.

Santiago Mayayo Chueca jaunak, Buñuelgo Udaleko alkate udalburua,

Buñuelgo Udalak, 2002ko urtarrilaren 31eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, onetsi egin zen auto- taxi lizentzia bat lehiaketa bidez esleitzeko deialdia, bidaiarien hiriarteko garraio zerbitzua emateko, alokatzeko ibilgailu arinetan, gidari eta guzti baina taximetrorik gabe.

Deialdia 2002ko apirilaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 47. zenbakian, eman zen argitara.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, deialdiaren laugarren oinarriari jarraikiz, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, izan ere izena eman baitzuten auto-taxi lizentzia bat lehiaketa bidez esleitzeko deialdirako, bidaiarien hiriarteko garraio zerbitzua emateko, alokatzeko ibilgailu arinetan, gidari eta guzti baina taximetrorik gabe.

Horrenbestez, eta deialdian xedatutakoari jarraikiz,

Honako hau ebatzi dut:

Lehenbizi.-Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, auto-taxi lizentzia bat lehiaketa bidez esleitzeko deialdia, bidaiarien hiriarteko garraio zerbitzua emateko, alokatzeko ibilgailu arinetan, gidari eta guzti baina taximetrorik gabe.

Bigarren.-Deialdiaren laugarren oinarria betetzeko, hamabost eguneko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek nahiz enpresaburu eta langile elkarteek nahi dutena alega dezaten.

Hirugarren.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, ondorioak sor ditzan.

ERANSKINA

Izangai onartu eta baztertuen zerrenda

Onartuak:

LOMERO GALAN, JOSE ANTONIO

TABUENCA MATO, JESUS

Baztertuak: inor ez.

Buñuelen, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian. Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0205641