97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A L A R

Hasierako onespena xehetasun azterlanari

Etxalarko Udalak, 2002ko uztailaren 24an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehena.-Construcciones Zósimo Zaratiegui S.L.-k sustatu duen xehetasun azterlana, Udal Planeko UE1-i dagokiona, hasiera batez onestea. Kokapena: Antsolokueta auzoa, katastroaren 4. poligonoko 55. lurzatia. Bertan babes ofizialeko 12 etxebizitza eraikitzea aurreikusita dago.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean edukitzea 15 egun balioduneko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Etxalarren, bi mila eta biko uztailaren hogeita seian. Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: A0208577