I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
104/2002 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko lehendakariak emana, Partzuergoko Informazio Sistemak Garatu eta Ezartzeko Laguntza Tekniko eta Aholkularitzako Zerbitzua kontratatzeko gastua baimendu eta espedienteari hasiera ematen diona.
Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoak lizitaziorako dei egin du Partzuergoko Informazio Sistemak Garatu eta Ezartzeko Laguntza Tekniko eta Aholkularitzako Zerbitzua kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: Partzuergoko Informazio Sistemak Garatu eta Ezartzeko Laguntza Tekniko eta Aholkularitzako Zerbitzua.
-Esleitzeko prozedura: irekia.
-Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
-Tramitazioa: arrunta.
-Lizitazio prezioa: 12.000 euro.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena.
-Proposamenen aurkezpena: Partzuergoaren Erregistro Orokorrean, (Aralar kalea, 1, 31002 Iruña), iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte.
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hamargarren eguneko 12:00etan.
Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena aztergai daude, lehiatzaileen eskura, Iruñeko Aralar kaleko Suhiltzaileen parkean.
Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren batean.-Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko lehendakaria, Alfredo González Echarren.
Iragarkiaren kodea: a0208530