97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Izendatzeko proposamena

Udalak Altsasuko Udaleko kirol teknikari edo koordinatzaile izateko lan araubideko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zuen, 2001eko irailaren 12ko 111. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zena. Deialdi horretako 9. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, Epaimahaiak Alkatetzari aprobatuen zerrenda eta guztira lortu dituzten emaitzak eman dizkio.

Hori guztia dela eta, Epaimahaiak Sara Salazar Romo izendatzeko proposamena egin du. Proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal iragarki-taulan argitaratuko da.

Altsasun, bi mila eta biko uztailaren hamazazpian. Epaimahaiburua, Arantxa Bengoetxea.

Iragarkiaren kodea: A0208328