97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

899. lurzatiari soberako lurzatiaren kalifikazio juridikoa emateko espedientea

Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, 899 zenbakiko lurzatiari soberako lurzatiaren kalifikazio juridikoa emateko espedientea hastea erabaki zuen; hirigintzako aldaketa dela-eta duen afektazioagatik, jabari pribatuko ondasun gisa sailkatu eta besterentze zuzenaz emanen zaio jabe mugakideari, J. Antonio Tirapu Murillo jaunari, alegia.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita.

Orkoienen, bi mila eta biko ekainaren seian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0206603