97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Hasiera batez onetsirik 899 eta 900. lurzatien Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, J. Antonio Tirapu Murillok sustatua

Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 899 eta 900. lurzatien Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, J. Antonio Tirapu Murillok sustatua, Enrique Miranda arkitektoak prestatutako agiriarekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aldaketa hori Udalaren bulegoetan aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahal dira, jendea hartzeko orduetan.

Orkoienen, bi mila eta biko ekainaren seian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0206602