97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Hasiera batez onetsirik eraikuntzari buruzko ordenantzetako 31. artikuluaren aldaketa, lurzatien itxiturei dagokiena

Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arau Subsidiarioetako eraikuntzari buruzko ordenantzetako 31. artikuluaren aldaketa, lurzatien itxiturei dagokiena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 115. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aldaketa hori Udalaren bulegoetan aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahal dira, jendea hartzeko orduetan.

Orkoienen, bi mila eta biko ekainaren seian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0206601