97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A R C A R

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Carcarko Udalak, 2002ko ekainaren 5ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea AU-3 jarduketa eremuan (hiri eta industri lurzorua) 5. poligonoko 431. katastro lurzatian egiteko xehetasun azterlana, Bodega Cooperativa Vinícola de Carcarrek sustatua, hasieran aurkeztutako agiriari inolako aldaketarik egin gabe.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Carcarren, bi mila eta biko ekainaren seian. Alkate udalburua, Máximo Agreda.

Iragarkiaren kodea: A0206598