97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Villafrancako (Nafarroa) Udalak, 2002ko maiatzaren 16ko bilkura arruntean, boz batez eta erregelamenduaren araberako quoruma izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea Villafrancako Arau Subsidiarioetako planeamendurako UR-8 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, azalera eraikigarriaren lerrokaduren berrantolamenduaz. Sustatzaileak Oscar eta Javier Arrondo San Juan dira, helbidea Villafrancako (Navarra) España plazako 6an dutenak. Horren ondorioz, eraiki beharreko azalera berdina izanen da eta 105 metro karratu pribatu okupatuko dira UR-7 unitatearekin muga egiten duen aldean, 1. poligonoko 39. lurzatiari baizik eragiten ez diotenak, eta liberatuko dira UR-8 unitatearen ekialdean; Planeamendurako Arau Subsidiarioetako UR-8 unitatearen azalera eraikigarri berari eutsiko zaio eta lurrak laga beharko dira, bideak egiteko, iparraldean eta ekialdean. Dena zuzeneko jarduketa sistemaren bidez eginen da.

Jendaurrean egonen da hamabortz egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, iragarki oholean eta probintziako egunkari batean argitaratuta, eta prozedura interesa duten guztien eskura geldituko da, udal idazkaritzan aztertu nahi ote dituen, alegazioak aurkezteko. Halakorik ez bada, behin betikoz onetsirik geldituko da.

Iragarki hau, hortaz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta 15 eguneko epea izanen da, argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119. artikuluarekin eta hurrengoekin bat.

Villafrancan, bi mila eta biko ekainaren lauan. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0206535