97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko 4. eremuko U.E.4.2 exekuzio unitateko estatutuak eta jarduketa oinarriak hasiera batean onetsirik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko ekainaren 4an egin bilkuran, boz batez erabaki du hasiera batean onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko 4. eremuko U.E.4.2 exekuzio unitateko estatutuak eta jarduketa oinarriak. Halaber, hamabortz egunean jendaurrean egotea erabaki du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta ukituriko jabeei banan-banan jakinaraztea, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 156. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko ekainaren seian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0206534