97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Alberto Goñi Veintemilla jaunak Zuluetako 18. lurzatiko bi etxibizitzetarako sustaturiko lerrokaduren azterlana behin betikoz onetsirik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko ekainaren 4an egin bilkuran, boz batez erabaki du behin betikoz onestea Zuluetako katastroko 18. lurzatiko lerrokaduren azterlana, Alberto Goñi Veintemilla jaunak sustatua. Nolanahi ere, baldintza izanen du testu bategina aurkeztea, eta bertan espreski adieraztea sustatzaileak lurzatiaren aurrealdea urbanizatu behar duela eta aprobetxamenduaren ehuneko 10 Udalari laga behar diola. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura igorriko da. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 119. artikuluari eta ondokoei jarraikiz.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko ekainaren seian. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0206531