97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A I T Z

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsirik

Araizko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen, 2002ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran:

1.-Hasiera batean onestea 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2.-Hasiera batean onestea Araizko 2002ko aurrekontua betearazteko oinarriak

3.-Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluotan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.a; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.a; eta lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.a.

Araitzen, bi mila eta biko ekainaren lehenean. Alkatea, José María Urdampilleta Iturri.

Iragarkiaren kodea: A0206527