97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1145/2002 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, katedradun maila erdiesteko hautapen prozeduretarako deialdian aurreikusitako epaimahaietako kideak izendatzen dituena. Deialdia Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abenduaren 5ean emandako 449/2001 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, eta geroago aldatu, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 1eko 50/2002 Foru Aginduaren bidez.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak, abenduaren 5eko 449/2001 Foru Aginduaren bidez, katedradun maila erdiesteko hautapen prozeduretarako deialdia onetsi zuen. Geroago, 50/2002 Foru Aginduaren bidez, aldatu egin zen.

Seigarren oinarriko 2. idatz-zatiak xedatzen du epaimahaian kide hauek izanen direla: epaimahaiburua, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak edo Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko ikuskatzaileek kidegoko funtzionarioen artean izendatua, eta lau epaimahaikide, kidegoan katedradun diren irakasleen artean zozketaz izendatuak.

Hau ere ezartzen du: "ezinezkoa bada batzordekide guztiak arestian aipatu bezala hautatzea, maila bereko beste kidego batzuetako irakasle katedradunak eta unibertsitateko irakasleen kidegoetako irakasleak izendatzen ahal dira. Xedatu den modu horren arabera epaimahaiak eratzea ezinezkoa den espezialitateetan, kasuan kasuko gaiko profesional espezialistak izendatzen ahal dira batzordekide".

Aipatu oinarriak ezartzen du, bestetik, epaimahai bera izenda litekeela zenbait espezialitatetarako. Posible den kasuetan, ordezko epaimahaiburu eta epaimahaikideak izendatuko dira epaimahai bakoitzerako.

2002ko apirilaren 3an zozketa eginda, bidezko da zenbait espezialitatetarako epaimahaietako kideak izendatzea.

Hori horrela, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 343/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Katedradun maila erdiesteko hautapen prozeduretarako deialdiko seigarren oinarrian aurreikusitako epaimahaietako kideak izendatzea. Deialdia Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abenduaren 5ean emandako 449/2001 Foru Aginduaren bidez onetsi zen, eta geroago aldatu, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 1eko 50/2002 Foru Aginduaren bidez. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko zenbait espezialitatetarako dira epaimahaiak eta zerrendan aipatzen diren funtzionarioek osatuko dituzte.

2. Errefusatzeko edo abstentzioa adierazteko epea ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar egun naturalekoa izanen da.

3. Hautapen batzorde horietako kideek Hezkuntza eta Kultura kontseilariak zehazten dituen konpentsazioak jasoko dituzte, maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horretan arautzen baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko irakasle ez-unibertsitarioek langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik hartu behar dituzten konpentsazioak.

4. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitara eman ondotik, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak egoki juzkatzen dituen hautapen batzordeak izendatuko ditu, espezialitate bakoitzean onartu diren izangaien arabera.

5. Ebazpen honen berri ematea Idazkaritza Teknikoari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hemezortzian.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

E R A N S K I N A

Informatika

Mahaiburua: José Angel Larumbe Aragón

Kideak: Jesús Alberto Doncel Pagola

Martín Sergio Sara Goyén

Angel Faustino Cortes Arnal

Blanca Esther Espinosa Gámez

Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuak eta Nekazaritzako Ekoizpeneko Prozesuak

Mahaiburua: Angel Javier Muñoz Nieva

Kideak: Angel Larrea Pérez

Narciso Cruz Marín Chocarro

Primitivo Caballero Murilla

Ana Arana Navarro

Ordezkoa: Julián Mendiguren Sotelo

Alemana eta Grekoa

Mahaiburua: Félix Otano Zaratiegui

Kideak: Milagros Ortega de Pedro

Ramón Martínez Fernández

Nieves García Fernández

M.ª Angeles Dueñas Sánchez de Toledo

Ordezkoak: M.ª Camino Azcona García

Carmen Olza Leoné

Ana María Poyo Cuadra

Francisco Javier Pascual Gascón

Sistema elektroniko, sistema elektrotekniko eta automatikoak

Ordezkoa: Ignacio Matías Maestro

Iragarkiaren kodea: a0208228