94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

I R A G A R K I A

Aurtengo 82. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 8an, Udalak ideien lehiaketa egiteko deialdia argitaratu zuen, hain zuzen ere, Burlatako Udaletxea eraikitzeko proiektua prestatuko duen eta obrak zuzenduko dituen teknikari taldea hautatzeko. Udaletxea, Burlatako Alde Zaharreko Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren berrikuspeneko U.A.1 unitateko BD-1 lurzatian ezarriko da. Hori guztia, osoko bilkurak 2002ko uztailaren 4an erabakitakoari jarraituz. Osoko bilkurak, baina, ez zuen erabaki hori hartu, eta, beraz, ez da bidezkoa iragarki hori argitaratzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Burlatan, bi mila eta biko uztailaren bederatzian. Jarduneko alkatea, Julián Ignacio Lecumberri Otano.

Iragarkiaren kodea: A0207974