94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O R R I T I

Usategiak enkantean

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da 2tik 19ra bitarteko usategiak errentan emateko, bi horiek barne, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2002ko denboraldian, NA-10524 matrikulako ehiza barrutian, Gorritiko Kontzejuaren mugapean.

Heldu den irailaren 7an, eguerdiko ordu batean eginen da enkantea, Gorritiko Kontzejuaren aretoan.

Irailaren 7an egin enkantean esleitzen diren usategietarako sesteoa erabili ahalko da irailaren 13a bitarte. Hala egiten bada, sesteoa duten usategiak berriro eskainiko dira enkantean, irailaren 14an.

Esleitzen ez diren usategiak, berriz, % 10 merkeago eskainiko dira, aurreko ekantearen ondotik beste bat eginen baita.

Enkante horretan ere ez badira esleitzen, ondotik beste bat eginen da, oraingoan % 20 merkeago.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak, etab., Gorritiko Kontzejuaren Alkatetzan den baldintzen pleguan daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura.

Gorritin, bi mila eta biko ekainaren hogeita zortzian. Alkate udalburua, José Fermín Balda Balda.

Iragarkiaren kodea: A0208030