94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Obren lehiaketa

-Xedea: "Carrera kalea eta Azketako elizako igoera zolatzea eta euri-uren sarea, eta Carrera kaleko eta Azketako elizako igoerako hornidura eta hondakin uren sarea berritzea".

-Kontrata bidezko exekuzioa, guztira, 101.875 (ehun eta bat mila zortziehun eta hirurogeita hamabost) eurokoa da, BEZa barne.

-Adjudikatzeko bidea: prozedura irekia, lehiaketa.

-Behin-behineko fidantza: kontrata bidezko exekuzioaren % 2.

-Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita zazpigarren egun naturalean amaituko da eskaintzak aurkezteko epea, eguerdiko ordu batean.

-Baldintza teknikoen plegua eta klausula ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura daude, Jurramendiko Mankomunitatearen bulegoetan (Antso Azkarra, 6, Lizarra, 552850 tel.).

-Eskaintzak jendaurrean noiz ireki: eskaintzak aurkezteko azken egunaren ondoko seigarren egun naturalean, eguerdiko ordu batean.

-Egiteko epea lau hilabetekoa izanen da.

-Proposamen eredua administrazio klausulen pleguaren azkenean dago.

-Eskatzen den enpresa-sailkapena: E eta G taldeak, E1 eta G3 azpitaldeak, E1C eta G3C kategoriak.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta prentsako publizitate gastuak adjudikazio hartzailearen kontura izanen dira.

Lizarran, bi mila eta biko uztailaren lauan. Mankomunitateko burua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0207989