III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
G A Z T E L U B E R R I
Oihan enkantea
Udal honek, behar bezala baimenduta, ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:
2001eko oihan plana
-Lote bakarra: "Reservo" alderdian, 1.080 ler gorri, 516,320 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 17.228,67 euro.
2002ko oihan plana
-Lote bakarra: "Las Leras" alderdian, 600 ler gorri, 599,780 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 23.698,90 euro.
Enkantea 2002ko abuztuaren 24an eginen da, 12:30ean, Gazteluberriko Udal idazkaritzan.
Proposamenek agiri hauek izan beharko dituzte:
-Enpresaren sailkapen agiria.
-Fidantza gisa, hasierako prezioaren ehuneko 2 utzi izana frogatzen duen ordezkagiria.
Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen pleguak Gazteluberriko Udalean daude ikusgai.
Gazteluberrin, bi mila eta biko uztailaren hemeretzian. Alkatea, José Hernández Aristu.
Iragarkiaren kodea: A0208397