94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Beriaingo Udal Planeko S-V sektoreko hirigintzako hitzarmena eta birzatiketa proiektua hasiera batez onetsita

Alkatetzak aurtengo uztailaren 18an eman ebazpenen bitartez, hasiera batez onetsi zen Beriaingo Udal Planeko S-V sektoreko birzatiketa proiektua, S-V sektoreko Konpentsazio Batzordeak sustatua, eta, orobat, hasiera batez onetsi zen S-V sektore horretako hirigintzako hitzarmena, Batzordeak eta Beraingo Udalak sinatu beharrekoa. Azkenik, erabaki zen bi espediente horiek jendaurrean jartzea, hamabost egunetarako, indarrean dagoen legedia betetzeko.

Bidezko juzgatzen diren alegazioak Udaleko bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko ohiko ordutegian.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, bi mila eta biko uztailaren hemeretzian. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0208144