94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

82/2002 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako partzuergoburuak emana, Lizarra, Tafalla, Zangoza eta Altsasuko Suhiltzaileen parkeetarako arnasketarako 4 aire-konpresore erosteko baimena ematen duena.

Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoak lizitaziorako deia egin du Lizarra, Tafalla, Zangoza eta Altsasuko Suhiltzaileen parkeetarako arnasketarako 4 aire-konpresore erosteko, honako oinarri orokorrei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: arnasketarako 4 aire-konpresore erostea.

-Adjudikazio prozedura: irekia.

-Adjudikazio mota: lehiaketa publikoa.

-Tramitazioa: arrunta.

-Lizitazioaren prezioa: 79.333,60 euro.

-Behin-behineko bermea: 372.000 pezeta (2.235,77 euro).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak.

-Proposamenen aurkezpena: Partzuergoko Erregistro Orokorrean, Aralar kaleko 1ean, 31002 Iruña, iragarki hau argitara eman eta hogeita seigarren egun naturala arte.

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamalaugarren egun naturaleko hamabietan.

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura izanen dira, aztergai, Aralarko Suhiltzaileen Parkeko bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan.-Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako partzuergoburua, Alfredo González Echarren.

Iragarkiaren kodea: A0207784