93. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Udalaren Kudeaketa Zuzeneko Zerbitzua. Jendearendako harrera orduak

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2002ko maiatzaen 16an, ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik Alkatetzaren 1/FP xedapena, 2001eko martxoaren 15ekoa, Kudeaketa Zuzeneko Zerbitzuen bulegoa ezartzeari buruzkoa, eta ikusirik, halaber, espedienteko txostena,

Ebatzi dut:

1.-Jendearendako harrera orduak zehaztea, oro har: 8:30etatik 18:00ak arte, astelehenetik ostiralera. Erregistro orokorra, aldiz: 8:30etatik 14:30etara.

Dena den, udan, hau da, uztailaren 15etik irailaren 15a bitarte, biak barne, jendearendako harrera orduak hauek izanen dira: 8:30etatik 14:30etara, astelehenetik ostiralera.

2.-Udal bulegoak itxita dauden larunbat eta egun baliodunetan, erregistro orokorraren zerbitzua beharrezkoa denez, jendearendako harrera orduak hauek izanen dira: 12:00etatik 14:30etara, 2001eko urriaren 5eko RALeko 3. puntuari jarraituz".

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0206064