93. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

640/2002 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Uharte-Arakilgo Santa Maria Zamartzekoaren eliza berritzeko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak lizitaziorako deia egin du, Uharte-Arakilgo Santa Maria Zamartzekoaren eliza berritzeko lanak kontratatzeko, lehiaketa murriztuaren bidez eta presako prozeduraz, ondoko baldintzei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: Uharte-Arakilgo Santa Maria Zamartzekoaren eliza berritzeko lanak kontratatzea.

-Adjudikazio mota: lehiaketa murriztua, presako prozeduraren bidez.

-Hasierako prezioa: 427.625,29 pezeta.

-Egiteko epea: 6 hilabete.

-Parte hartzeko eskabideen aurkezpena: iragarki hau argitara eman ondoko bederatzi egun naturaleko epean, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Santo Domingo kalea, 8).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

-Parte hartzeko eskaeren irekitzea: parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun baliodunean, goizeko 9:00etan.

-Proposamenen aurkezpena: lehiaketan parte hartzeko gonbitea hartu zenetik hamabost egun naturaletan.

-Proposamenen irekitzea jendaurrean: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun baliodunean, goizeko 9:00etan, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta dokumentazio teknikoa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Arkitektonikoaren Atalean egonen dira aztergai (Santo Domingo kalea, 8, Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bostean.-Kulturako zuzendari nagusia, Juan Manuel Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: A0207867