93. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T Z O R R I T Z

Herrilurraren desafektazioa

Altzorrizko Kontzejuak, 2001eko azaroaren 13an egin osoko bilkura berezian, aho batez erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. 424 metro karraturen desafektazioa onestea; zehazki, 4. poligonoko 265. herri lurzatikoak dira, 4 metroko zabalera duen zati bat, lurzati osoan zehar, 255. lurzatiarekiko mugan, Carmen Izco Aguirre andrearena baita.

2. Honako truke hau onestea: 265. herri lurzatiko lur hori Carmen Izco Aguirre andreari emanen zaio, eta Altzorrizko Kontzejuak andre horren 424 metro karratu hartuko ditu, hobi septikoa, erregistroa eta bide zorra paratzeko.

Altzorritzen, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian. Kontzejuko burua, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0205990