93. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A T Z

Olazko bideen sarea arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsirik

2002ko martxoaren 3an, Kontzeju irekiak honako erabaki hau hartu zuen:

OLAZKO BIDEEN SAREA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Aho batez erabaki da:

1. Hasiera batez onestea aipatutako ordenantza.

2. Jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

3. Erabaki hau igortzea Galar Zendeako Udalari, ezagut dezan.

Olatzen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita lauan. Kontzejuko burua, Angel María Aranguren. Idazkaria, María Jesús Larraya.

Iragarkiaren kodea: A0206077